saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Gure Gida

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida


Kontsultak Identifikazio zenbakia: 900007302

Kontsultagilea, 2016tik erretiroa hartuta, BGAE batzuen bazkidea da eta pentsio-plan batzuen partaide 2000. urtetik. Partaidetzak ditu, gainera, beste hiru pentsio-planetan, Caja Riojan, eta Bankia bihurtuta, entitate horretan 2016an irekitako bi plan berri gehiagotara intsuldatzen ditu Caja Riojan bere garaian irekitako pentsio-plan guztien eskubideak. Guztiak kobratu nahi ditu. Jasotzen duen zenbateko osoa kapital gisa integratu dezake % 60an?

Zergadunak % 60ko integrazio portzentajea aplika dezake partaidetzak dituen pentsio-planen eta bazkidea den BGAEen kapital gisa jasotzen dituen zenbatekoetan, erretiro-kontingentzia dela eta, gehienez, 300.000 euroraino urtean, 2014ko urtarrilaren 1aren ondoren arrazoi hori dela medio eskuratzen duen lehen prestazioa bada, eta ezingo die integrazio portzentaje hori berriz aplikatu kontingentzia bera dela-eta ondorengo ekitaldietan eskuratutako zenbatekoei. Arrazoi horrengatik eskuratutako lehen kopurua da ekitaldi berean kapital gisa eskuratzen dituen zenbatekoak (ordaintzaileak, pentsio-planak edo BGAE hainbat badira ere). Eskubide kontsolidatuak Bankian irekitako pentsio-plan berrietara eskualdatzeari dagokionez, partaideek beste aurreikuspen-sistemetara alda ditzakete eskubide ekonomikoak, finantza arloko legeek araututako baldintzetan, eta mobilizazio horrek ez du ondoriorik zergapetze pertsonalean. Beraz, hasieran egindako ekarpenen antzinatasunari ere ez die eragiten (bi urtetik gorakoak diren ala ez).

Loturak

2017/11/22ko kontsulta

Itzuli