saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Gure Gida

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida


Kontsultak Identifikazio zenbakia: 900007301

Zergadunak, erretiroa hartuta, lanean zegoen sozietatearen osagarria jaso du. Bertan kontseilaria zen. Osagarri horren zenbatekoa ez dator bat enpresak 10-T inprimakian adierazitakoekin (jasotako garbia, eta egindako atxikipenak ere, etekin osoa direla ziurtatu dio. Enpresak egin behar zizkion kenkariak aplika ditzake berak?

Kontsultagileak (PFEZFAren 109. artikuluan ezarritakoarekin bat) PFEZren zerga-oinarrian akordioaren ondoriozko kopuru osoa integratu beharko du, dagozkion atxikipenak deskontatu gabe, eta kuotatik atxikipen horien zenbatekoaren kenkaria egin dezake, nahiz eta ordaintzaileak atxikipenik egin ez duen, edo behar baino kopuru txikiagoan egin badu. Bestalde, zergadunak ezin du jasotako garbiaren osoa handitzeko mekanismoa erabili; izan ere, sortutako kontraprestazio osoaren zenbatekoari buruzko proba faltan baino ezin da aplikatu. Gainera, Administrazioaren ahalmena da eta ez obligazioa, ezta zergadunen eskubidea ere.

Loturak

2017/12/04ko kontsulta

Itzuli