saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Gure Gida

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida


Kontsultak Identifikazio zenbakia: 900007300

Kooperatiba batek onartu du bazkide langile batzuen borondatezko erretiro aurreratua, eta elkarrekin adostu dute lan-harremana suntsitzea kopuru baten truke, ordainketa bakarrean egingo dena. Jakin nahi du zein den konpentsazio horren tratamendua PFEZn.

Elkarrekin adostu dutenez kooperatiba eta bazkide langileen arteko harremana, konpentsazioak ordainketa bakarrean ordainduz gero (zergaldi bakarrean egotzi behar dena) , bazkideek % 50eko integrazio portzentajea aplikatuko dute, gehienez 300.000 euroraino, modu irregularrean eskuratutako etekinak direlako. Etekin mota horiei bakar-bakarrik aplikatu zaie % 100etik beherako portzentajea ordainketa bakar gisa jasoz gero; zatikatuta jasoz gero, % 100 integratuko dira. Azkenik, ondorio horiek ez dira aldatuko nahiz eta, bazkide langileekin sinatutako kontratuetan, erretiro aurreratua hartu baino bi urte lehenago edo hortik aurrera, kooperatibak konpentsazio horiek jasotzeko eskubidea sartzen duen.

Loturak

2017/12/14ko kontsulta

Itzuli