Hemen zaude:
Kontsultak Identifikazio zenbakia: 900007294
Eskualdatzearen ondoriozko errenta kallkulatzeko, SZ arautzen duen araudiari jarraitu behar zaio, eta agertutakoaren jardueraren etekin garbiaren zati izango da. Izan ere, eta dirudienez, ez dio jarduera egiteari utziko, Bizkaian jarraituko du egiten. Merkataritzako funtsaren kontabilitatez kanpoko balio-galerari aplikatutako kopuruek ezingo dute erabili ez-integrazioko araubidea berrinbertsioagatik (ez lurralde erkidegoko legeen babespean, ez foru legeen babespean). Balioak okerrera egiteagatik galera gisa kenkaria izan duten kopuruek ere ez, ezta amortizatzeko askatasunari, amortizazio bizkortuari edo baterako amortizazioari aplikatutakoek ere, zerga oinarrian integratu behar badira eskualdatzea dela eta. Bereziki, SZFAk adierazten du bakar-bakarrik aplika dakiokeela salbuespen hori merkataritzako funtsaren eskualdaketa-balioaren eta kontabilitate-balioaren arteko diferentziari, eta hori diruak duen balio-galeraren zenbatekoa zuzendu ondoren (eta ez kenkaria duten kontabilitatez kanpoko zenbatekoei).