saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Gure Gida

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida


Kontsultak Identifikazio zenbakia: 900007290

Estatuko Loterien administrazio baten titularrak gestore/administratzaile titulua eskualdatu nahi du (aitarengandik hartu zuen hark erretiroa hartu zuenean). Eskualdatu beharreko aktibo nagusia lizentzia bera da (baina beste jarduera ekonomiko batean arituko da, aho-hortzetako higienista, hain zuzen ere). Kontsulta egiten duenak hainbat urtetan jasoko du salerosketaren prezioa (zatikatuta). Jakin nahi du zer nolako tratamendua izango duen PFEZn.

Zergaduna beste jarduera ekonomiko batean arituko denez (aho-hortzetako higienista), besterendu nahi duen ondare-elementua honako jarduera honi atxikita dago eskualdaketa egiten den momentuan: "Loteria-saltzaile ofizialak". Beraz, eskuratutako errenta SZri buruzko araudiari jarraituz kuantifikatuko da eta haren jarduera ekonomikoen etekin garbien zati izango da. Epeka edo geroratutako prezioarekin egindako eragiketetan, zergadunek aukera dute eskuratutako errentak egozteko, dagozkion kobraketak galdagarriak diren neurrian. Zergadunak, gainera, berrinbertsioaren ziozko salbuespena eska dezake, SZFAren 36. artikuluak arautua, betiere horretarako baldintzak betetzen baditu.

Loturak

2017/12/04ko kontsulta

Itzuli