saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Gure Gida

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida


Kontsultak Identifikazio zenbakia: 900007288

Mendeko finantza-ekarpenak eskuratu dira, kooperatiba batek jaulkiak. Geroago epaile batek horien harpidetza-kontratua baliogabetu egin zuen. Horregatik, harpidetutako ekarpenak eta jasotako interesak itzuli behar dira , baita dagozkion legezko interesak ere. Finantza-ekarpenak eskuratzeko ordaindutako kopuruak, horien interesak, gastuak, komisioak.e.a. itzuli behar dizkio demandatuak. Agertutakoak itzuli behar dizkion interesak gordinak dira, bere garaian egin ziren atxikipenak kontuan hartu gabe. Jakin nahi du zein den interesak itzultzearen ondoriozko tributazioa.

Finantza-ekarpenen titularrak ondare-irabazia edo -galera izango du diferentzia garbia dagoelako haren alde onartzen diren berandutze-interesen (nagusi inbertituaren gainean kalkulatuak, bereziki) eta berak jasotako kopuruen artean (itzuli behar dituen tituluak izan diren epealdian kobratutako interesak). Ondare-irabazi edo -galera hori egotziko zaio baloreak harpidetzea baliogabetu duen epailearen sententzia irmoa den zergaldiari. Mendeko finantza-ekarpenetatik datozen ondare-galerak eta kapital higigarrien etekin negatiboak konpentsatu egin ahal izango dira bereizi gabe kapitalaren etekinak elkarren artean integratzetik eta konpentsatzetik ateratzen den saldo positiboarekin eta aurrezkiaren oinarriaren ondare-irabaziak eta -galerak elkarren artean integratzetik eta konpentsatzetik ateratzen den salbo positiboarekin, bai epailearen sententzia irmoa den ekitaldikoak bai hurrengo 4 urteetan.

Loturak

2017/06/16ko kontsulta

Itzuli