saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Gure Gida

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida


Kontsultak Identifikazio zenbakia: 900007287

2016ko otsailean, kontsultagileak zegokion familia-etxebizitzaren zatia eskualdatu zuen (ezkontza-sozietateak 1996an eskuratu zuena). Etxebizitza horretan bizi izan dira 2014ko urrira arte emazte ohia eta seme-alabak (dibortzio-sententzian ezarrita zegoen erabilera eta luperketa). Beste etxebizitza bat erosteko erabili nahi du lortutakoa eta jakin nahi du ea har dezakeen berrinbertsioagatiko salbuespenik.

Zergadunak familia-etxebizitza eskualdatzen du ezkontide edo izatezko bikote ohiaren ohiko etxebizitza bada eta, hala badagokio, ordura arte edo eskualdaketa-data baino aurreko bi urteetako edozein egunetara arte bien ondorengoen ohiko etxebizitza bada. Baldintza horietan, kontsultagileak hartu ahal izango du salbuespena lortutako irabaziaren berrinbertsioagatik.

Loturak

2017/05/19ko kontsulta

Itzuli