saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Gure Gida

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida


Kontsultak Identifikazio zenbakia: 900007286

Kontsultagilea etxebizitza berean bizi da 1963an ezkondu zenetik. Etxebizitza aita-amaginarreben izenean dago Jabetza Erregistroan. 2004ko abenduan, jabariaren deklaratze-akzioko demanda jarri zuen haien aurka. 2005ean, alde biek akordioa sinatu zuten, epaile batek homologatua, eta horren bitartez, agertutakoak eskubidea zuen 168.284 euroko konpentsazio ekonomikoa jasotzeko, higiezina legez okupatzeko eskubideari uko egiteagatik. Kontsultagileak onartu zuen udalak ostatu ematea, eta 2011n eraikitzen ari ziren etxebizitza baten salerosketa kontratua sinatu zuen. Aita-amaginarrebek ez zituzten hasiera batean akordioko baldintzak bete; 2016an demandatuak zigortu zituen sententziak, zegokien kopurua ordaintzera, berandutze-interes eta guzti, eta zigortutakoek zenbatekoa ordaindu zuten. Jakin nahi du ea lortutako irabazi horrek izan dezakeen salbuespenik ohiko etxebizitzan berrinbertitzeagatik.

Datuak aztertuta, ezin dugu ondorioztatu kontsultagilea jabe osoa zenik edo, erabili eta okupatzeko eskubidea baino ez zuenik. Adierazi behar dugu higiezinaren jabe osoa ez bazen 2013an utzi zuen unean (osoaren edo zati baten jabetza), ezingo duela aplikatu lortutako ondare-irabazia berrinbertitzeagatik dagoen salbuespena. 65 urtetik gorako pertsonek ohiko etxebizitza kostu bidez eskualdatzeagatik dagoen salbuespena ere ezingo du aplikatu. Kontsultagilea erabili eta okupatzeko eskubidearen titularra baino ez bada, uko egiteagatik jasotako kalte-ordaina ondare-irabazia edo -galera izango da berarentzat.

Loturak

2017/06/09ko kontsulta

Itzuli