saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Gure Gida

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida


Kontsultak Identifikazio zenbakia: 900007281

Kontsultagileak eta bikotekideak lokal bat eskuratu zuten 2016an. Lehenengoak erabili zuen esklusiboki bulego profesional gisa. Geroago, ezkondu egin ziren ondasunen foru-komunikazioan. Orduz geroztik, kontsultagileak lokal horren eskualdaketa-prezio osoa amortizatu zuen. 2015ean lokala saldu eta beste bat erosi zuten, berria, eta agertutakoa da jabe bakarra. Adierazten du lortutako ondare-irabazia berrinbertitzeagatiko salbuespena hartu zuela. Jakin nahi du, kontuan hartuta eskualdatutako lokala biena zela, ea zuzenak diren 2006tik egindako amortizazioak, eta ea berari egotzi behar zaion oso-osorik lokala eskualdatzeagatik lortutako ondare-irabazia, edo bi ezkontideei egotzi behar zaien.

Atxikiriko ondasunak dira zergadunak jarduera egiteko erabiltzen dituen higiezinak, kontuan hartu gabe titulartasuna senar-emazte biena den ala ez. Horregatik, kontsultagileak amortizatu ahal izan du higiezin osoa eta salmentatik ateratako ondare-irabazia oso-osorik egotziko zaio.

Loturak

2017/10/04ko kontsulta

Itzuli