saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Gure Gida

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida


Kontsultak Identifikazio zenbakia: 900007280

Kontsultagileak eta emazteak, 65 urte betetzear daudenak, ohiko etxebizitza berria eskuratu nahi dute, eta behin 65 urte beteta, oraingo etxebizitza eskualdatu. Jakin nahi du ea oraingo etxebizitza eskualdatzeagatiko errenta salbuetsita dagoen, berri bat eskuratzen ez badute ere (65 urte izateagatik), eta ea etxebizitza berria eskuratzeak gero eskualdatu nahi duten etxebizitza ohikoa izatea galtzea ekarriko duen.

Kontsultagileak eta emazteak besterendu nahi duten higiezina bien ohiko etxebizitza da, beraz, salbuespena har dezakete 65 urte betetzen dituzten unetik bertatik, betiere higiezin hori besterentzen badute bertan bizitzeari utzi eta hurrengo bi urteren barruan. Salbuespen horrek 400.000 euroko muga du, eta behin aplika daiteke.

Loturak

2017/10/04ko kontsulta

Itzuli