saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Gure Gida

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida


Kontsultak Identifikazio zenbakia: 900007279

2016an kontsultagileak etorkizuneko kontratu bat harpidetu zuen, dibisako "forward" izenekoa, eta horren arabera, konpromisoa hartu zuen bederatzi egun geroago 331.830 dolar amerikar eskuratzeko, bere kontu korrontearen kargura eurotan, hasiera adostutako prezioan. Erosketa datan kotizatzen zuten baino 9.543 euro gutxiagotan eskuratu zituen dolarrak. Aipatu kontratuak ez zuen inongo merkatu antolatutan kotizatu, "Over the Counter" negozioa zen, azpikoa emanez likidatu beharrekoa (eta ez diferentziengatik). Oraindik gordeta ditu USDak. Jakin nahi du ea lortutako errenta egotzi ahal zaion aipatu kontratua amaitzen den ekitaldiari, edo, bestela, eskuratutako dibisak eskualdatzen dituen ekitaldiari.

Azaldutako egoera horretan, etorkizuneko kontratuaren ondoriozko ondare-irabazia edo -galera diferentzia batetik etorriko da, hain zuzen ere, kontratua amaitzean eskuratutako dibisek duten balioaren eta haiengatik ordaindutako zenbatekoaren artean (emate prezioa) dagoen diferentzia, kontuan hartuta, gainera, kontsultagileak ordaindutako gainerako gastuak. Lortutako ondare-irabaziak eta -galerak honako hauek gertatzen diren ekitaldiei egotzi ahal ahal zaizkie: kontratua amaitzea, lehenagotik ezereztea, eskualdatzea, edo likidatzea; izan ere, une horretan aldatzen da zergadunaren ondarea (kasu honetan, aipatu finantza tresna amaitu eta likidatu delako).

Loturak

2017/11/22ko kontsulta

Itzuli