saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Gure Gida

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida


Kontsultak Identifikazio zenbakia: 900007276

Kontsultagileak eta senarrak ohiko etxebizitza eskuratu zuten irabazpidezko araubidean. 2011n sozietatea desegin zuten, likidatu gabe. 2015ean etxebizitza eskualdatu zuten, eta horretarako, berrinbertsioagatiko salbuespena hartu zuten; beraz, baterako tributazioa aukeratu zuten. Orain, agertutakoak, dibortziatzen ari dena, uste du ezin duela berrinbertsioa gauzatu. Jakin nahi du ea likidatu dezakeen zerga-zorraren % 50 eta, horrekin, beste % 50etik askatuta dagoen, inolako erantzukizunik eska ez diezaioten senarrak gauza bera egiten ez badu.

Kontsultagileak eta senarrak baterako aitorpena aurkeztu zutenez 2015ean, biek ala biek era solidarioan ordaindu behar dute Zerga osoa; beraz, zerga-Administrazioak bietako edozeini eskatu ahal dio zerga ordaintzea. Horretarako, kontsultagilea ezin da libratu dagokion zatitik, nahiz eta zati horren autolikidazioa eta ordainketa egin duen.

Loturak

2017/12/14ko kontsulta

Itzuli