saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Gure Gida

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida


Kontsultak Identifikazio zenbakia: 900007272

Kontsultagileak etxebizitza bat eman nahi dio dohaintzan desgaitasuna duen semeari. Horretarako, semearen ondare babestuan sartuko du. Jakin nahi du zein den ekarpena egiten dutenen eta onuradunen tributazioa PFEZn, eta honako gastu hauek desgaitasuna duten pertsonen bizi-beharren barruan sartzen diren: etxeko gastuak eta hornigaiak, jantzia, jatekoa, garraio publikoaren gastuak, eta gastu txikietarako eskudirua.

Desgaitasuna duten pertsonen ondare babestuari egindako ekarpenen zenbatekoak % 30eko kenkaria du, eta urteko gehienekoa 3.000 eurokoa da. Beharrezkoa da ondare babestua zuzen eratzea, higiezina ekarpen gisa ematea (agiri publikoan formalizatuta) eta ahaidetasun- edo harreman-gradua egiaztatzea da ekarpen emailearen eta ondarearen titularraren artean. Ezarritakoa betez gero, ekarpena egiten duenak ez du ondare-irabazirik edo -galerarik izango, eta ekarpenaren onuraduna subrogatuko da ekarpen-emaileak emandako ondasun eta eskubideen eskuraketa-data eta -balioa zuen posizioan. Ondare babestuaren titularrak dituen bizi-beharrak zehazteari dagokionez, ez da zerga arlokoa; beraz, Ogasuneko Zuzendaritza Orokorrak ez du eskumenik arlo horretan.

Loturak

2017/12/14ko kontsulta

Itzuli