saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Gure Gida

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida


Kontsultak Identifikazio zenbakia: 900007271

Kontsultagilea enpresa ingeles batek kontratatu du 6 hilabetez ingeniaritza-zerbitzuak emateko, norberaren kontura, Alemanian dagoen bezero baten alde. Jakin nahi du nola tributatzen duten jasoko dituen errentek, eta zein hitzarmen duten (horrela aplikatuko dioten zergapetze bikoitza saihestuko du); ea enpresa ingelesak konturako atxikipenik egin behar dien ordaintzen dizkion soldatei eta baiezkoa bada, kenkaririk egin ahal dien, eta ordainketa zatikaturik egin behar duen.

Ulertu behar dugu agertutakoa ez dela Espainiako lurraldetik kanpo, gutxienez, 183 egun egon aipatu bi ekitaldi horietan (ez 2016an ez 2017an), eta ez duela zerga-egoitzarik beste herrialde batean. Ulertu behar dugu atzerrian egon den egunak Lurralde Historiko honetatik kanpoko aldi baterako ausentziak direla. Ondorioz, kontsultagileak Bizkaian izango du ohiko bizilekua bi ekitaldi horietan, eta munduko errentak zergapetuta. Bi hitzarmenei jarraituz, agertutakoak jasotako ordainsariek ez dute tributatzen ez Erresuma Batuan eta ez Alemanian, salbu eta bertan dagoen establezimendu iraunkor bati egozten bazaizkio (ulertu behar dugu ez duela horrelakorik). Hortaz, gauzak horrela, etekin horiek Bizkaiko Pertsona Fisikoen Errentan sartu behar dira. Bigarren galderari dagokionez, aurkeztutako datuei begira, ondorioztatu behar dugu entitate ordaintzailea ez dagoela PFEZFAren 107. artikuluan ezarritako egoeretan, beraz, ez du atxikipenik egin behar. Ordainketa zatikatuak egiteko obligazioari dagokionez, kontsultagilea ez dago behartuta, baldin eta ordainketa zatikatu horiei dagokien aurreko azken aurreko urtean jarduera profesionaleko % 70eko sarrerek, gutxienez, atxikipenik edo konturako sarrerarik izan badute; jarduera hasi den ekitaldian eta hurrengoan kontuan hartu behar da ordainketa zatikatuaren epealdian atxikipena edo konturako sarrera izan duten sarreren portzentajea.

Loturak

2017/06/16ko kontsulta

Itzuli