www.bizkaia.eus/guregida


Kontsultak Identifikazio zenbakia: 900007269

Kontsultagileak 50 euro eman zizkion dohaintzan irabazizko helbururik ez duen Frantziako entitate bati, onura publikoaren deklarazioa duena. Justifikatzeko aurkeztu du Frantziako entitateak egindako ziurtagiria eta bankuko kontuan egindako kargua. Jakin nahi du ea aplika dezakeen dohaintzengatiko kenkaririk.


  

Agertutakoak egiaztatu ditu egindako dohaintzak: Frantziako entitateak egindako ziurtagiria eta ordainketa justifikatzen duen banku-kargua aurkeztu ditu. Beraz, kenkaria aplika dezake, hori bai, egiaztatu behar du elkarte dohaintza-hartzaileak baldintzak betetzen dituela Bizkaian mezenasgoaren entitate onuraduna izateko. Horretarako, zuzenbidean onartzen den edozein froga aurkeztu beharko du, eta zergak aplikatzen direla kudeatzeko eta/edo ikuskatzeko organo eskudunek balioetsiko dute.

Loturak

2017/10/04ko kontsulta

Itzuli