saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Gure Gida

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida


Kontsultak Identifikazio zenbakia: 900007268

Agertutakoak eta ezkontideak baserri zati bat eskuratu zuten ohiko etxebizitzarako. Goitik beherako obra egin zuten bizitzera joan aurretik. Udalari hainbat baimen eskatu zioten, eta hilabeteak igaro ziren baimenak eman arte. Hamabi hilabetean ez ziren bizi izan bertan, aipatu diren arrazoiak tarteko. Etxebizitzan erroldatu ziren erosi zutenetik urtebete eta bi hilabete igarota. Jakin nahi du ea kenkaririk aplika diezaiekeen etxebitzan inbertitzeagatik okupatu baino lehenago ordaindutako kopuruei, nahiz eta ez diren bizitzen hasi 12 hilabeteko epean.

Aurkeztutako agiriak aztertuta (obra-lizentziak eta aurrekontuak), ezin da ondorioztatu egindako obrek baldintza guztiak betetzen dituztenik eraikitzeko obrak izateko, eta ez dirudi birgaitzeko obrak izateko Eusko Jaurlaritzak ematen duen kalifikazioa dutenik. Horregatik, kontsultagileak eta ezkontideak etxebizitza okupatu behar zuten erosketa datatik hurrengo hamabi hilabeteetako epearen barruan, eta ez obrak amaitu zirenean. Baldintza horietan, ulertu behar dugu agertutakoak eta ezkontideak bakarrik aplika diezaieketela kenkaria bizitzera joan ziren unetik aurrera ordaindutako kopuruei, betiere horretarako ezarritako gainerako baldintzak betez gero, eta ez aipatu finka eskuratu zuten unetik, salbu eta birgaitzeko obrak direla adierazi badu Eusko Jaurlaritzak edo bertan bizi ahal izateko ezinbesteko obrak direla justifikatutzen badute edo aurretik zituen egitura-, eraikuntza- eta bizigarritasun-baldintzak ikusita (aurri-egoeran eta erdi eraitsita, edo partzialki behera botata).

Loturak

2017/04/06ko kontsulta

Itzuli