www.bizkaia.eus/guregida


Kontsultak Identifikazio zenbakia: 900007267

Kontsultagilea 2010ean irekitako etxebizitza-kontu baten titularra da. Ekarpenak egin ditu eta dagozkion kenkariak praktikatu ditu ohiko etxebizitzan inbertitzeagatik (2015era arte). 2009an eraikitze bideko BOE bat (babes ofizialeko etxebizitza) esleitu zioten kooperatiba-erregimenean eta konturako hainbat diru eman dio sustatzaileari. Bazkide den kooperatiba hartzekodunen konkurtsoan dago, horregatik eraikitze lanak bukatzeko epea luzatzea eskatu zuen bere garaian. Jakin nahi du ea kenkariak ondo eginda dauden, etxebizitza emateko epea atzeratu egin baita.


  

Kontsultagileak berariaz eskatu du, gehienez, 4 urtera arte luzatzea, gehi eraikitzeko gehieneko epealdia sustatzailea konkurtsoan dagoelako. Beraz, obrak amaitzeko etxebizitzaren sustatzaileari ordaindutako lehen ekarpena (2009an) egin eta 8 urte betetzen diren 2017ko egunera arteko epea izango du. Horrela bai, ulertuko dugu ondo inbertituta daudela eraikuntzaren sustatzaileari emandako kopuruak. Dena dela, FAEAk (Foru Auzitegi Ekonomiko-Administratiboak) ez du onartzen kenkaririk egitea etxebizitza-kontuan egindako ekarpenei, ireki denetik 6 urte igaro badira; beraz, ezingo die kenkaririk egin 2016ko urriaren 11ren ondoren etxebizitza-kontuan egindako ekarpenei.

Loturak

2017/05/19ko kontsulta

Itzuli