saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Gure Gida

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida


Kontsultak Identifikazio zenbakia: 900007265

Dibortziatu ondoren, 2015ean ohiko etxebizitza eskuratu zuen. Etxebizitza-kontuko saldoa eta mailegu bat erabili ditu etxebizitza ordaintzeko. Geroago, 2016an, bikotekide ohiarekin adiskidetu eta berriz ere elkarrekin bizitzea erabaki zuten alabarekin, lehenengoarena den etxebizitzan. Jakin nahi du ea eskuratutako etxebizitzak ohikoa izaten jarraituko duen, nahiz eta oraindik 3 urtez bizi izan ez diren bertan.


  

PFEZi buruzko araudiak etxez aldatzeko arrazoien artean ez du berariaz jasota familia-adiskidetzea, ezta adingabeko seme-alabekin bizitzea ere, eta Ogasuneko Zuzendaritza Orokorrak ezin ditu balioetsi, kontsulta lotesle bidez, inguruabar horien ondorioak. Dena dela, adierazi behar dugu aipatutako arrazoiek etxez aldatzeko beharra ekar dezaketela (kasuan kasuko egitatezko baldintzak kontuan hartuta). Horregatik, uler daiteke galderan aipatzen den lekualdaketa ez dela kontsultagileak askatasunez egindako aukera baten ondorioa; beraz, badago etxebizitzan gutxienez 3 urtez jarraian irauteko salbuespena, ohiko etxebizitza izateko. Egitatezko kontu horiek kudeaketa eta ikuskapen organoek balioetsi behar dituzte, haiena baita zergak aplikatzeko eskumena, kasuan kasuko elementuei erreparatuta. Edonola ere, kontsultagileak ez ditu galduko etxebizitzan inbertitzeari lotutako zerga-onurak, berriz ere izatezko bikote izatea edo berriz ezkontzea erabaki dutelako utzi bada etxebizitza.

Loturak

2017/05/22ko kontsulta

Itzuli