saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Gure Gida

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida


Kontsultak Identifikazio zenbakia: 900007261

Ohiko etxebizitzan berrinbertsioa gauzatu da etxebizitza bat erostean. Hainbat hilabete eman du bertan bizitzen. Arrazoi batzuk tarteko, beste bat erosi nahi du. Jakin nahi du ea oraingo etxebizitzak ohikoa izaten jarraituko duen, bertan hiru urtez bizi ez bada ere.


  

Higiezinean, gutxienez, hiru urtez irauteko salbuespena bakarrik gertatuko da gerora sortutako arrazoia bada, eta ezinbestean etxez aldatu behar bada. Aipatutako inguruabarretatik, bai etxebizitzaren tamaina bai etorkizunean banku-finantzazio egokia izateko zailtasunak, ez dira ezinbesteko arrazoi. Aurrekoa gorabehera, agertutakoak adierazi du etxebizitzan eraikuntza-akatsak ere badirela. Kontsultagileak, frogak balioesteko eskumena duten zerga Administrazioko kudeaketa eta/edo ikuskapen organoek eskatuta, akats horiek oso larriak direla egiaztatu beharko du, ezinbestean etxebizitzaz aldatzea dakartenak. Higiezinean ezin duela jarraitu egiaztatzen badu, orduan ohiko etxebizitza izaten jarraituko du eta kontsultagileak ez du galduko ordura arte egindako kenkarien eskubidea, ezta berrinbertsioagatik dagoen salbuespenaren eskubidea ere.

Loturak

2017/07/04ko kontsulta

Itzuli