saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Gure Gida

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida


Zuzendaritzaren Jarraibidea Identifikazio zenbakia: 900007260

Dibisak edo atzerriko monetak.

Dibisa edo atzerriko moneten saldoen kontuetan kotizazio-gorabeheren eraginez gertatzen diren diferentzia positiboak edo negatiboak egin den ordainketa edo kobratu den uneko zergaldiari egotziko zaizkio.

Beraz, truke-tasen ondoriozko diferentzia ez da kargatu behar harik eta berriz ere dibisa euro (edo beste monetan bat) bihurtu arte edo ordainketaren bat egin arte dibisa hori ez beste monetan batean.

Atzerriko monetan inbertsiorik eginez gero (adibidez, akzioak edo partaidetzak inbertsio-funtsetan), haien eskualdaketaren ondoriozko ondare-aldakuntza kalkulatzeko aldakuntza gertatzen denean indarrean dagoen truke-tasa aplikatu behar da. Beraz, ondare-aldakuntzaren balioa inbertsioa egin den dibisan kalkulatu behar da (aktiboen eskualdaketa-balioaren eta eskuraketa-balioaren arteko diferentzia) eta gero zenbateko hori euro bihurtu indarrean dagoen truke-tasa aplikatuz.

Irizpide bera aplikatuko zaie finantza-aktiboak eskualdatuz sortzen diren kapital higigarriaren etekinei, eska daitezkeen unea aintzat hartuz.

Informazio gehiago

Lotutako orrialdeak

Beste kasuak

Itzuli