saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Gure Gida

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida


Zuzendaritzaren Jarraibidea Identifikazio zenbakia: 900007257

Akzio edo partaidetzen jaulkipen-prima banatzea.

Oro har, jaulkipen-primaren banaketaren ondorioz lortutako zenbatekoak akzioen edo partaidetzen eskurapen- balioa murriztuko du, deuseztatu arte. Gaindikinik badago, kopuru hori kapital higigarriaren etekin gisa zergapetuko da.

Hala ere, Europako Parlamentuak eta Kontseiluak 2004ko apirilaren 21ean emandako 2004/39/EE Zuzentarauan — finantza-tresnen merkatuari buruzkoan — definitzen diren balore-merkatu arautuetako batean negoziatzeko onartuta ez dauden eta sozietate edo entitateen funts propioetako partaidetza ordezkatzen duten baloreen jaulkipen-prima banatzen bada eta akzio edo partaidetza horiei prima banatu aurretik itxitako azken ekitaldian dagozkien funts propioen balioaren eta haien eskuraketa-balioaren arteko diferentzia positiboa bada, lortutako zenbatekoa edo jasotako ondasun edo eskubideen merkatu-balio normala kapital higigarriaren etekintzat hartzen da, diferentzia positibo horren mugarekin.

Ondorio horietarako, aurreko paragrafoan aipatzen diren funts propioen balioari kendu egingo zaio jaulkipen- prima banatu aurretik emandako funts propio horietako erreserben ondoriozko etekinen zenbatekoa, bai eta, gainera, funts propio horietan sartutako erreserba legalki baliaezinen zenbatekoa, akzio edo partaidetzak eskuratu ostean sortuak badira.

Muga horretatik gorako soberakina (prima banatu aurretik itxitako azken ekitaldian funts propioen balioaren eta haien eskuraketa-balioaren arteko diferentziatik gorakoa) akzioen edo partaidetzen eskuraketa-balioa murrizteko erabiliko da, zenbaki honetako lehen paragrafoan ezartzen denarekin bat etorriz.

Baldin eta jaulkipen-primaren banaketak ekartzen badu kapital higigarriaren etekin gisa zenbatzea lortutako guztia edo zati bat (edo jasotako ondasunen edo eskubideen merkatu-balio osoa edo zati bat) eta, ondoren, idatz- zati honetan aipatzen den diferentzia positiboa agortutakoan, zergadunak dibidenduak edo mozkinetako partaidetzak lortzen baditu, erakunde beretik datozenak eta kapital-murrizketa egin zenetik zergadunaren ondarean egon diren akzio eta partaidetzei dagozkienak, dibidenduen edo mozkinetako partaidetzen bidez lortutako zenbatekoa akzioen edo partaidetzen eskuraketa-baliotik kenduko da, jaulkipen-primei buruz oro har xedatzen denarekin bat etorriz eta muga honekin: akzioak edo partaidetzak direla eta aurretik konputatutako kapital higigarriaren etekinen zenbatekoa.

Informazio gehiago

Lotutako orrialdeak

Higigarrien kapitalaren etekinak

Itzuli