www.bizkaia.eus/guregida


Kontsultak Identifikazio zenbakia: 900007111

Aurre-erretiratuak prestazio bat jasotzen du BGAE baten kapital moduan, baina Gizarte Segurantzarekiko Hitzarmen Berezirako ekarpenak egiten jarraitzen du. Erretiroa dela ulertu behar da?


  

Zergadunek ez dute benetan Gizarte Segurantzan erretiroa hartuko, eta ezin izango da ulertu erretiro aurreratuaren, malguaren edo partzialaren pareko egoerarik aitortu dienik, harekin sinatzen dituzten hitzarmen berezien indarraldian jarraitzen duten bitartean. Ondorioz, baldintza horietan, ez da gertatutzat joko BASEaren erretiro-kontingentzia.

Beraz, aipatutako BGAEtik hitzarmen berezi horiek indarrean dauden bitartean (Gizarte Segurantzan erretiro aurreratua hartzen ez duten bitartean, edo ohiko erretiroa hartzen ez duten bitartean) lortzen diren ordainsariak kobratutzat hartu ahal izango dira, aipatutako erretiro-gertakaria gertatzeaz bestelako arrazoi batengatik.

Arautegia
  • Abenduaren 5eko 13/2013 Foru Arauaren 18., 19., 62., 67., 70. eta 71. artikuluak.
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren apirilaren 8ko 47/2014 Foru Dekretuaren 16., 16. eta 62. artikuluak.

Itzuli