Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900007097
13/2013 Foru Arauko 22. Artikuluko a) idatz-zatian aipatutako gastu kontzeptuen zioz urtean ordaindutako kopurua, hain zuzen ere Gizarte Segurantzari edo funtzionarioen derrigorrezko mutualitate orokorrei egindako kotizazioen, eskubide pasiboen murrizketen eta zergadunek indarrean dagoen araudiarekin bat etorriz Gizarte Segurantzari dagozkion kontingentzia batzuen prestazioak bereganatu dituzten erakunde edo instituzioei ordaindutako kopuruen zenbatekoa.
Salbuespen modura, L05 eta L10 gakoei dagozkien pertzepzioen kasuan laukitxo hau beteko da, baldin eta pertzepzio horietatik, nahiz eta PFEZean salbuetsita egon, aipatutako kontzeptuak direla-eta zenbatekoak kendu badira, pertzepzioak jaso dituenarentzat gastu kengarritzat jotzen direlako
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.