Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900006954
Sistemak gako hauek konbinatzeko aukera ematen du:
| Gako bateragarriak | |
|---|---|
| 07 - Kutxa irizpidearen araubide berezia |
|
| 05 - Bidaia agentzien araubide berezia |
|
| 12 - Errentamendua |
|
| 03 - Erabilitako Ondasunen Araubide Berezia | 01 – Araubide orokorra |
| 01 – Araubide orokorra | 08 - IGIC, IPSI zergei lotutako eragiketak |
| 09 - ABIS | 01 – Araubide orokorra |
07 gakoa (Kutxa irizpidea) informatu beharreko lehendabiziko gakoa izan behar da beti.
05 gakoa (Bidaia agentziak) informatu beharreko lehendabiziko gakoa izan behar da, salbu eta 07 gakoa (Kutxa irizpidea) erabiltzen bada.
06 gakoa (BEZeko entitate taldeen araubide berezia - maila aurreratua) informatu beharreko lehendabiziko gakoa izan behar da, 12 gakoa erabiltzen denean.
03 gakoa (Erabilitako ondasunen, arte gauzen, antzinako gauzen eta bildumako gauzen araubide berezia) lehena izna behar da informazioa ematerakoan 01 gakoarekin batera agertzen denean.
Konbinazio horren ondorioz, ez da zertan zenbatekoak gako bakoitzerako xehatu, baina bai, ordea, gako bakoitza kontuan hartuta informatu beharreko eremu gehigarriak aintzat hartu behar dira.
09 gakoa (Europar Batasunaren barruan ondasunak eskuratzea eta zerbitzuak ematea) izan behar da 01 kodearekin batera informatu beharreko lehen gakoa.
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.