Hemen zaude:
Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900006947
Ordainagiria, jasotako fakturen erregistro Liburuan adieraziko du haren egileak. Horretarako, “F6” faktura mota –kontabilitateko frogagiriak– eta araubide bereziaren edo zerga garrantziaren “02” gakoa jarriko du.
Zerga oinarri moduan, konpentsazioa kalkulatzeko erabiltzen den oinarria jarriko da, eta, fakturaren zenbateko oso moduan, aldiz, kontraprestazioaren zenbateko osoa.
“Zerga tasa” eta “jasandako kuota” eremuak bete gabe utziko dira; aldiz “konpentsazioaren portzentajea” eta “konpentsazioaren zenbatekoa” eremuak bete egingo dira. Kuota kengarri moduan, konpentsazioaren zenbatekoa jarriko da.
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.