www.bizkaia.eus/guregida
Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900006946
Inportazioarekin parekatutako eragiketak badira, zer informazio eman behar da?
 
BEZaren likidazioa 380 ereduaren bidez eginez gero, eragiketa ez da erregistratu behar SII sisteman.
Jasotako fakturen erregistro Liburuan idatzi behar da eragiketa, faktura motaren “F5” gakoa markatuko da. Honako hauek jarri behar dira:
- BEZa AABarekin likidatzen denean, fakturaren zenbaki eta data moduan adierazi beharko da, hurrenez hurren, zer erreferentzia zenbaki jarri den AABan bertan eta zer datatan onartu duen Aduana Administrazioak. Era berean, AABa erregistratuko da, aduanakoa ez den gordailu araubide bati lotzeagatik salbuetsita dagoen ondasun inportazioa denean.
- Zerga oinarri gisa, adierazi behar dira:
- AAB agiri bat aurkeztekotan, adierazi behar da merkantziak aduanan duen balioa, gehi aplikazio lurraldetik kanpo sortzen diren gainerako kargak, gehi inportazioaren kargak, gehi aduanako balioa osatzen ez duten eta batasun barruko lehendabiziko helmugaraino sortzen diren gastu osagarriak (Zerga Oinarria, AABko 47 laukia).
- Gainerako kasuetan, fakturan jasotako kontraprestazioaren zenbatekoa.
- Zerga Kuota moduan, adierazi behar da AABan jarritako zenbatekoa; zero izango da, inportazioa salbuetsia bada.
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.
Itzuli