saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Gure Gida

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida


Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900006934

Nola erregistratzen da araubide bereziaren gako desberdina duten eragiketak jasotzen dituen faktura bat?

Gako bateragarriak
07 - Kutxa irizpidearen araubide berezia
  • 01 – Araubide orokorra
  • 03 - Erabilitako Ondasunen Araubide Berezia
  • 05 – Bidaia agentziak
  • 09 – Bidaia agentziak (D.A 4ª RD 1619/2012).
  • 11, 12 eta 13 - Negozioko lokalen errentamendua
  • 14 – Sortu gabeko BEZa. Obra publikoen egiaztapenak
  • 15 – Sortu gabeko BEZa. Segidako traktua.
05 - Bidaia agentzien araubide berezia
  • 01 – Araubide orokorra
  • 06 – Maila aurreratuko BEZ taldearen araubide berezia
  • 07 – Kutxa irizpidea
  • 08 - IGIC, IPSI zergei lotutako eragiketak
  • 11, 12 eta 13 - Negozioko lokalen errentamendua
06 - BEZeko entitate taldeen araubide berezia (maila aurreratua)
  • 05 – Bidaia agentziak araubide berezia.
  • 11, 12 eta 13 - Negozio lokalaren errentamendua
  • 14 - Sortzeko dagoen BEZa. Obra ziurtapenak
  • 15 - Sortzeko dagoen BEZa. Segidako traktua
11, 12 eta 13 - Negozio lokalaren errentamendua
  • 06 - Entitate taldea
  • 07 - Kutxa irizpidea
  • 08 – IGICi (Kanarietako zeharkako zerga orokorra) edo IPSIri (produkzioaren, zerbitzuen eta inportazioaren gaineko zerga) lotutako eragiketak
  • 15 - Sortzeko dagoen BEZa. Segidako traktua.
03 - Erabilitako Ondasunen Araubide Berezia
  • 01 – Araubide orokorra
01 – Araubide orokorra
  • 02 - Esportazioa
  • 05 - Bidaia agentzien araubide berezia
  • 07 - Kutxa irizpidearen araubide berezia
  • 08 - IGIC, IPSI zergei lotutako eragiketak

07 gakoa (kutxa irizpidea) informatu beharreko lehendabiziko gakoa izan behar da beti.

05 gakoa (bidaia agentziak) informatu beharreko lehendabiziko gakoa izan behar da, salbu eta 07 gakoarekin batera (kutxa irizpidearen araubide berezia) adierazten bada.

06 gakoa (BEZeko entitate taldeen araubide berezia - maila aurreratua) informatu beharreko lehendabiziko gakoa izan behar da, 11, 12, 13, 14 eta 15 gakoekin batera adierazten denean.

03 gakoa (Erabilitako ondasunen, arte gauzen, antzinako gauzen eta bildumako gauzen araubide berezia) lehena izan behar da informazioa ematerakoan 01 gakoarekin batera agertzen denean.

Konbinazio horren ondorioz, ez da zertan zenbatekoak gako bakoitzerako xehatu, baina bai, ordea, gako bakoitza kontuan hartuta informatu beharreko eremu gehigarriak aintzat hartu beharko dira.

Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli