saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Gure Gida

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida


Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900006919

Bezero batek BEZa bidaiarien araubidean (erregimenean) itzultzea eskatzen duenean, faktura nola aldatzen da BEZ jasanarazia ez agertzeko?

2019-01-01etik aurrera egindako salmentak

2019-01-01etik aurrera, BEZaren itzultzeak, bidaiarien araubidean, dirua itzultzeko dokumentu elektronikoaren (DER) bidez dokumentatu behar dira nahitaez.

2019-01-01etik, DERari dagokion informazioa bidali behar da, honela:

  • Jakinarazpen mota: A5.
  • Faktura-mota: F1.
  • Epea: kuota murrizten duen horretan.
  • Bidaltzailearen faktura-zenbakia: itzultzeko dokumentu elektronikoa identifikatzeko IAEAT edo ILR (1) kontsignatuko da.
  • Araubidea: 02 esportazioa.
  • Eragiketa-mota: kargapean eta salbuetsi gabe
  • Oinarria eta kuota: negatiboan kontsignatuko dira.

DERari dagokion informazioa likidazio-aldiaren ondorengo hileko 16a baino lehen bidali beharko da; bidaiarian jasandako kuotaren itzulpenari dagokion zuzenketa barne hartzen duena.

DER bat aldatzeko, A6 erabiliko da jakinarazpen-modu gisa.

(1) IAET: AEATk DERari esleitutako erreferentzia-zenbakia.

ILR: erakunde igorleak DER bati esleitutako erreferentziako tokiko identifikatzailea. Ez da beharrezkoa ILR izatea DER aurkezten bada AEATaren egoitza elektronikoan horretarako eskuragarri dagoen formularioaren bidez.

2019-01-01 baino lehen egindako salmentak

2018-12-31ra arte, BEZ bidaiarien araubidea itzultzea lortzeko, saltzaileak igorritako faktura zein itzultzeko dokumentu elektronikoa erabili ahal zen.

2019-01-01etik aurrera bidaiarien araubidean gauzaturiko BEZaren itzultzeak, data hori baino lehen egindako salmentei dagokiena, DER baten bidez dokumentatuak, aurreko atalean aurreikusitako moduan erregistratuko dira.

Bestalde, 2019-01-01etik aurrera egindako itzultzeak, aipaturiko data baino lehenago egindako salmentei dagozkienak (DERik bidaltzeko beharrik ez zutenak), honela erregistratuko dira: Ez da faktura zuzentzailerik bidali beharko; hori dela eta, fakturaren datu berriak igorriko dira (“02: esportazioa” araubide berezia eta zero kuota) “A4” jakinarazpen-motarekin.

Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli