Hemen zaude:
Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900006808
Liburu honetan bi motatako eragiketak baino ez dira erregistratu behar, Balio Erantsiaren gaineko Zergaren Araudiaren (1624/1992 Errege Dekretua) 66. artikuluan aipatzen direnak, hain zuzen; hona hemen:
“D” gakoa erabiliko da aitortutakoa eragiketaren xede diren ondasunen hartzailea bada, eta “R” gakoa, berriz, aitortutakoa eragiketaren xede diren ondasunen igorlea bada.
Eragiketa faktura bidez dokumentatzen bada, Jaulkitako fakturen erregistro liburuan edo Jasotako fakturen erregistro liburuan jaso behar da, dagokion eran.
Liburu horretan erregistratutako eragiketetan sortzapena badago (bereziki, Europako Erkidegoaren barruko ondasunen eskuratzeen pareko eragiketei dagokienez), eragiketa Jasotako fakturen erregsitor liburuan ere errgistratu beharko da, 09 gakoa erabiliz.
Europako Erkidegoaren barruko ohiko ondasunen eskuratzeei eta ohiko ondasunen emateei dagokienez, eragiketak jasotako eta Jaulkitako fakturen erregistro liburuetan jaso behar dira, hurrenez hurren, maiz egindako galderen atalean, “Nola erregistratzen dira Europako Erkidegoaren barruko eskuratzeak?” galderan azaltzen den moduan. Nola erregistratzen dira Europako Erkidegoaren barruko ondasunen emateak?
Kasu horietan, ez dira inola ere hartzailearen “D” gakoa edo igorlearen “R” gakoa erabiliko, gako horiek bakarrik erabiltzen baitira Europa Erkidegoaren barruko eragiketa jakin batzuen erregistro liburuan.
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.