saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Gure Gida

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida


Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900006771

Ondasun higiezinen balorazioa Ondareari gaineko zergan

Hiri- edo landa-izaerako ondasun higiezinak honako zenbaki hauetan ezartzen denaren arabera jasoko dira:

  1. Bizkaiko Lurralde Historikoan dauden ondasun higiezinak badira: Oro har, haien gutxieneko balio eratxikigarriaren %50.

    Landa-izaerako ondasun higiezinei dagokienez, ez baldin badute gutxieneko balio eratxikigarririk, haien katastro-balioa hartuko da kontuan, baldin eta berrikusi edo aldatu egin bada. Balio hori eguneraturik ez badago, indarreko katastro-balioa bider hamar biderkatuko da.

  2. Bizkaiko Lurralde Historikotik kanpo dauden ondasun higiezinak badira, haien katastro-balioa.
  3. Ondasun higiezinek ez badaukate katastro-baliorik zergaren sortzapen-unean, edo atzerrian baldin badaude, haien eskuratze-balioaren ehuneko 50 konputatuko da, eta balio hori eguneraturik egon beharko da Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Foru Arauak 45. artikuluaren 2. zenbakian moneta- zuzenketari buruz aipatzen dituen koefizienteen arabera.

2013, 2014 eta 2015ean ondasun higiezinak baloratzeari dagokionez, ikus honako Foru Arau honen Bosgarren Xedapen Gehigarria (112 KB).

12 art. 2/2013 FORU ARAUA, otsailaren 27koa, Ondarearen gaineko zergari buruzkoa (112 KB)

Informazio gehiago

Lotutako orrialdeak

Ondare higiezinen balorazioa

Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli