saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Gure Gida

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida


Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900006762

Zeintzuk dira Katastroko titulartasun eskubideak eta betebeharrak?


  

Higiezinen Foru Katastroarekin dituzten harremanetan, katastroko titularrek Bizkaiko Lurralde Historikoko Zergei buruzko 2005eko martxoaren 10eko 2/2005 Foru Arauak zein hura garatzeko xedapenek aitortzen dizkieten eskubideak izango dituzte, foru arau honetan ezarritako berezitasunekin.

Katastroko titularrek Higiezinen Foru Katastroari laguntzeko betebeharra dute, eta, horretarako, haren kudeaketarako beharrezkoak diren datu, txosten edo aurrekari guztiak eman behar dizkiote, bai modu orokorrean, bai Katastroko organo eskudunek hala eskatzen dietenean, erregelamenduz ezarritako eran.

Egiazkotasun presuntzioak ez dio inolako onurarik ekarriko betebehar hori urratzen duen katastroko titularrari.

12.art. 3/2016 FORU ARAUA, maiatzaren 18koa, Bizkaiko Lurralde Historikoko Higiezinen Foru Katastroari buruzkoa (140 KB )

Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli