saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Gure Gida

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida


Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900006709

Pertsona batek EROSKIren MFE bat eskuratzen du. Nola sartu behar da errenta laguntza programan?

Pertsona batek EROSKIren MFE bat eskuratu zuen, 15.150 euroan. 2016/02/01ean, Eroskik eskainitako akordioa onartu zuen, eta 10.605 € jaso zituen (parte bat dirutan; bestea, beste finantza-produktu batzuetan).

Datu fiskaletan honela islatuta agertzen da informazioa:

Eroski datu taula

Laguntza-programan kapital higigarriaren etekin gisa islatu behar duzu hori (finantza-aktiboen atalean).

Eroski datu taula

GAKOA:P

  • Eskuraketa-balioa 15.150
  • Besterenganaketa-balioa 10.605
  • Etekina -4.545,00

Eroski datu taula

Programak automatikoki konpentsatuko du etekin negatibo hori zergadunaren aurrezkiaren oinarriko beste etekin positibo batzuekin: hala kapital higigarriaren etekinekin (dibidenduak, kontuen interesak, etab.) nola etxebizitzaren errentamenduagatik lortutako etekinekin.
Adibidez, etxebizitzaren errentamenduagatik 2.400 euroren etekina balu, programak automatikoki konpentsatuko luke eta 2.145 € geratuko litzaizkioke konpentsatzeko.
Aukera bi lituzke:

  • Etekin negatibo hori konpentsatu gabe utzi, eta hurrengo lau ekitaldietako kapital etekinekin (aurrezkiaren oinarrian) konpentsatzea.
  • Ekitaldian bertan konpentsatzea, aurrezkiaren oinarrizko ondare-irabaziekin.

Adibidez, aurrezkiaren oinarrian 2.000 euroko ondare-irabazia balu, inbertsio-funts batzuk eskualdatzeagatik, irabazi hori eskualdatu dituen Eroskiko tituluetan konpentsatzeko geratzen zaion etekin negatiboarekin konpentsatzea aukeratu lezake (konpentsatzeko geratzen dena: 2.145 €).

Urratsak:

  1. Sartu irabazien atalean, «Galeren konpentsazioa. Aurrezkiaren oinarria» aukeran.

    Eroski datu taula

  2. Egin klik atal honetako botoian: «MFE eta lehen. partaidetzen ondoriozko ekitaldiko galeren konpentsazioa».

    Eroski datu taula

  3. Konpentsatzeko zenbatekoa adierazi: kasu honetan, gehienez konpentsatu daitekeen zenbatekoa 2.000 € da.

    Eroski datu taula

«Oinarriak/Aurrezkiaren likidazio-oinarria» atalean sartzen bagara, ikusiko dugu islatuta geratu dela 145 euroko etekin negatiboa duela datozen ekitaldietan konpentsatzeko

Eroski datu taula

Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli