saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Gure Gida

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida


Kontsultak Identifikazio zenbakia: 900006697

Foru-komunkazio araubidean dagoen bikote ezkondua, haiekin bizi diren adin nagusiko seme-alabekin. Emaztea hil da eta ez du testamenturiik utzi. Komunean zuten ohiko etxebizitzarako mailegua. Ohiko etxebizitzan inbertsioa egiteagatiko kenkaria aplika diezaiekete mailegu osoari dagozkion zenbatekoei, higiezinaren %100 eskuratzen ez badute ere (seme-alabekin partekatu behar baitute?

Ezkontidea hil zenean, bien komuneko seme-alabak daudenez, ondasun guztiak ere komunak dira. Heriotza gertatzen den unean (testamenturik gabe) foru-komunikazioa ondasun erkidego bihurtzen da ezkontide alargunaren eta aurrez hildakoaren oinordekoen artean, ondasun komunak esleitu arte.

Oinordetza ondasu komunengatik izango da, ondasunen % 50. Beraz, jarauntsia onartu gabe dagoen bitartean (jaso gabeko jarauntsia), ezin da ulertu zergatik deitutakoek ez duten jaso jarauntsia osatzen duten ondasun eta eskubideen jabetza-kuotarik, eta ez dugu onartzen ezkontide alargunak duen etxebizitza eta mailegu portzentajea ezkontza-sozietatean zuena (% 50) baino handiagoa izatea, behintzat, ondasunak banatu eta esleitzen ez diren bitartean.

Aurkeztutako datuen arabera, emaztearen jarauntsia onartu eta bai jarauntsia bai ezkontza-sozietatea likidatzen direnean, kontsultagileak dagokion higiezinaren zatia hartuko du:

  1. aipatu ezkontza-sozietatean parte hartu izanagatik;
  2. alarguntasuneko gozamena kommutatzeagatik; eta
  3. etxebizitzak duen zor osoa bere gain hartzeagatik. Horrela, baldintza horiekin, mailegu osoa agertutakoarena den higiezina finantzatzeko erabiliko da.
Loturak

Kontsulta osoa

Itzuli