www.bizkaia.eus/guregida


Kontsultak Identifikazio zenbakia: 900006692

Errentariak errentatzaileari emandako kalte-ordainen tributazioa, ererntaraiak kontratua aurrez abisatu gabe hutsaltzeagatik.


  

"Kasu honetan galdetzen da zein den kontsultagileak jaso beharreko kopuruen tributazioa, haren jabetzakoak diren bi lokalen errentamendu-kontratua aldebakarreko suntsiaraztea egin duelako errentariak. Konpentsazio horiek kapital higigarriaren etekinak dira kontsultagilearentzat, PFEZFAren 29. eta 30. artikuluetan ezarritakoarekin bat. Ondorioz, kopuru horiek aitortu egin behar dira Pertsona Fisikoen gaineko Errenta Zergan, PFEZFAren 8. eta 9. artikuluetan araututako aitortzeko edo salbuesteko arrazoirik ez dagoelako.

Era gehigarrian, agertutakoak jaso beharreko kopuruak ez dira denboran era irregularrean eskuratutako etekinak (PFEZEren 39. 1 artikulua). Bereziki, ez dira higiezinean izandako kalteengatik errentariak emandako kalte-ordainak (PFEZEren 39. 1 artikulua, b letra), baizik eta errentamendu-kontratuaren aldebakarreko suntsiarazpenagatik emandakoak.

Dena dela, kontratuaren indarraldia errespetatu ez izanagatik jasotako kalte-ordainari dagokionez, Zuzendaritza Orokorraren iritziz, kalte-ordainak bost urtetik gorako sorrera-aldia du, izan ere, kontsultagilea konpentsatzen du hasieran sinatutako kontratua bukatu arte jasoko zituen etekinak galdu dituelako (hau da, hurrengo 12 urte eta 8 hilabeteetan). Gainera, ez da onuradunak aldiro edo behin eta berriz eskuratu duen errenta.

Hala eta guztiz ere, ondorio hau ezin zaio aplikatu aurreabisu-epea bete ez izanagatiko kalte-ordainari, ez da bi urtetik gorako sorrera-aldia duen etekina, izan ere, jasotzeko eskubidea sortu da errentamendu-kontratua suntsiarazteagatik, eta lotuta egoteko aldi baterako epealdirik ez dago.

Horregatik guztiagatik, kontsultagileak % 50eko integrazio-portzentajea aplikatu ahal izango dio, PFEZFAren 30.3 artikuluan jasotakoa, kontratuaren indarraldia bete ez izanagatik dagokion zenbatekoari, gehienez, 300.000 euro urtean. Aipatu duen beste kalte-ordaina, ordea, (aurreabisu-epea ez betetzea), oso-osorik Petsona Fisikoen gaineko Errenta Zergaren mendean dago, kapital higiezinaren etekin gisa."

Loturak

Kontsulta osoa

Itzuli