saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Gure Gida

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida


Kontsultak Identifikazio zenbakia: 900006688

PFEZn salbuetsita daude gaixotasun larriak dituzten adingabeak zaintzeagatik jasotako prestazioak? Prestazioak ordaintzen dituen Gizarte Segurantzako mutualitate laguntzaileak atxikipena egin behar die?

Zergetatik salbuetsita daude, besteak beste, kargupeko seme-alabengatiko prestazioak. Zuzendaritza Orokor honen ustez, kargupeko seme-alaben prestazio publiko horien barruan sartzen dira minbizia edo beste gaixotasun larri bat duten adingabeak zaintzeagatik jasotakoak, nahiz eta, batzuetan, gaixorik dauden guraso ez direnen alde ematen diren (adopzio asmoa duten zaintzaileak edo adopzio-egile iraunkorrak). Izan ere, zergadunaren kargupeko adingabeak zaintzeko dira prestazio horiek (gainera, gaixotasun larriak dituzte).

Atxikipenei dagokienez, ez zaie atxikipenik egin behar kargatik salbuetsitako errentei (PFEZFAren 9.24 artikuluan araututakoak izan ezik); beraz, agertutako entitateak ez die atxikipenik egin behar aipatu prestazioei.

Loturak

Kontsulta osoa

Itzuli