www.bizkaia.eus/guregida


Kontsultak Identifikazio zenbakia: 900006682

Kontsulta-egilea etxebizitza kontu bateko titularra da. Sei urteko epean ez duenez ohiko etxebizitza erosi, bere egoera erregularizatu behar izan du 2014an. Ahal du etxebizitza kontura egiten dituen ekarpenen kenkaria egin?


  

Bere zerga egoera bidegabe ezarritako kenkari guztiak atzerapen interesekin batera itzuli ostean erregularizatu ondoren, zergadunak berriz ere abiarazi dezake kenkarien aplikazioa erregularizatutako azken ekitaldiaren hurrengo ekitaldiaren ostean, horren ostean bere ohiko etxebizitza erosteko helburuz beharrezko kopuruekin, aldizka kontu horretan edo beste etxebizitza kontu batean egiten dituen ekarpenak barne.

Planteatutako kasuan, kontsulta-egileak 2014ko ekitaldira arte aplikatutako kenkariak erregularizatu zituen. Beraz, baldintza horietan, kenkari hori horretara emandako kopuruetan ezarri ahalko du edo 2015ean beste etxebizitza kontu batera. Kasu horretan, 6 urteko epe berri bat izango du kopuru horiek bere ohiko etxebizitza erosteko edo berritzeko erabiltzeko.

Loturak

Itzuli