saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Gure Gida

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida


Kontsultak Identifikazio zenbakia: 900006667

Kooperatiban baja izatearen ondorioz, langile batek ekarpenen itzulketa jasoko du hiru ordainketatan (2015, 2016 eta 2017). Behin betiko zenbatekoa finkatuko da 2014 eta 2015eko batzar nagusiak egin ondoren. Zein da kooperatibaren kapital sozialera egindako ekarpenen itzulketak duen tratamendua PFEZn? Ordainketa eta kobraketen egozketa-irizpidea aplika dezake (kutxa)?

Bazkidearen baja dela eta, kooperatibaren kapital sozialera egindako ekarpenak itzultzeko kasuetan, bazkideak ondare-irabazia edo -galera du, honela kuantifikatu behar dena: arrazoi horregatik jasotzen duen kopuruaren eta partaidetzaren eskuraketa-balioaren arteko diferentzia. Bereziki, partaidetzaren eskuraketa-balioa honako hauek osatzen dute:

  1. eskuraketa kostua;
  2. hasierako derrigorrezko ekarpena;
  3. ordaindutako sarrera-kuotak eta aldizkako kuotak;
  4. ekarpen osagarriak; eta
  5. bazkideari egotzitako eta hark itzulitako edo itzulkinekin konpentsatutako kooperatibaren galerak.

Eskuraketa-balioa eguneratu egiten da (PFEZFAren 45.2 art.) zenbateko bakoitza ordaindu den ekitaldia aintzat hartuta. Eskuraketa-balioa honako hauek ere badira: aurretik egin eta itzuli dizkioten ekarpenak, kapitalizatutako itzulkinen eta ekarpenen eguneraketen zenbatekoa, bazkidea baja izan den urteko itzulkinak edo estornuak (urteko kontuak onartzen diren Batzar Nagusian kuantifikatzen dira).

Itzulketaren baliotik deskontatu behar dira egindako gainerako borondatezko edo derrigorrezko ekarpenak, besteak beste, kapitalizatutako ekarpenen interesak (kapital higigarriaren etekin gisa tributatzen dute), kapitalizatutako lan-aurrerakinak, edo titularra den eta Funts berezian dauden itzulkinekin kapital sozialera egindako ekarpenak. Ondare-irabaziak eta -galerak, baja izanda, kooperatibak bazkideari itzultzeko eskubidea onartzen duen ekitaldiari egotziko zaizkio. Itzulketa epeka eginez gero, zergadunak aldi baterako egozpen-erregimena har dezake, betiere eskatutako baldintzak betez gero (baja izan denetik eta azken epearen muga-egunera arteko epealdia urtebetetik gorakoa izatea). Aurrezkiaren Zerga-oinarrian sartu eta konpentsatuko da errenta.

Loturak

Kontsulta osoa

Itzuli