www.bizkaia.eus/guregida


Kontsultak Identifikazio zenbakia: 900006666

Pertsona bat bizi den etxebizitza ohikoa izango da, nahiz eta bizi ez den PFEZ arautzen duen araudiak eskatutako hiru urteetan, egindako kenkariak izateko eskubidea ez galtzeko? Eskualdaketaren ondorioz lzango duen irabazia berrinbertitzeagatik salbuespena har dezake, kontuan hartuta izatezko bikote bezala inskribatuko dela?


  

Izatezko bikote bezala erregistratuta egotea edo ezkontza egitea etxebizitza aldatzeko arrazoi justifikatuak dira, betiere kausazko harremana badago osaketa horren eta etxe-aldaketaren artean (hori gertatuko da ezkontzako edo izatezko bikoteko kideek banakako etxebizitzak utzi eta elkarrekin bizitzera joaten direnean -familia-etxebizitza-, kasu honetan gertatu dena, edo bietako batek etxebizitza partikularra uzten duenean beste batera joateko, baina ez, adibidez, biek elkarrekin eskuratu dutenean aipatu etxebizitza ezkondu edo izatezko bikote bihurtu baino lehen).

Halaber, eskualdaketaren ondorioz izandako irabazia berrinbertitzeagatiko salbuespena aplikatu ahal izango du aipatutako etxebizitza, gehienez, bi urteko epean saltzen badu, bertan bizitzeari uzten dionetik zenbatzen hasita.

Kontuan izan behar da kudeaketa-organoek interpretatu behar dutela kausa eta ondorioa; izan ere, araudiak ez du eperik ezartzen aldaketa eragin duen gertakariari dagokionez egoitza-aldaketa egiteko, baina arrazoizko epea izan behar du.

Loturak

Kontsulta osoa

Itzuli