saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Gure Gida

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida


Kontsultak Identifikazio zenbakia: 900006655

Zergadun batek, EEE bat onartu zenetik, hainbat prestazio kobratu ditu. Etekinak % 60an integratu zituen. Jakin nahi du ea aplikatu ahal dien berriz integrazio-portzentaje hori BGAEtik jaso nahi dituen kopuruei, behin betiko erretiroa hartu ondoren.

Auzitegi Gorenak adierazi du behin baino gehiagotan laguntza hauen jasotzaileen ondare-egoera eta erretiroan dutena berdinak direla. Bertan aldi baterako daude behin betiko erretiroa hartu arte.

Horregatik, kontsultagileak ohiko erretiroaren aurretik jasotako laguntza erretiro aurreratuaren, erretiro malguaren edo erretiro partzialaren baliokidea da, Gizarte Segurantzak onartuak.

Beraz, agertutakoak 2014an jaso zuen prestazioa erretiro-kontigentziagatik izan zen eta ez iraupen luzeko langabeziagatik. Hortaz, ezingo die berriz aplikatu % 60ko integrazio-portzentajea galderan aipatu dituen kopuruei, oraindik bazkide edo partaide den gizarte aurrekuspeneko sistemetatik hurrengo ekitaldietan (2016an) jaso beharrekoak, erretiro-kontingentzia horrengatik beragatik (nahiz eta kobratu behin betiko erretiroa hartzen duenean).

Loturak

Kontsulta osoa

Itzuli