saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Gure Gida

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida


Kontsultak Identifikazio zenbakia: 900006652

Pizgarri plan bat ezarri dela kontuan izanik, udaleko langileen erretiro aurreratuaren eta erretiro partzialaren ordainketa bakarreko ziozko primak Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren ondorioetarako izango duten tratamendua.

  • Administrazio publikoko gizarte baliabideen estrategi planak: jasotzen diren kopuruak kaleratze kolektibo edo kaleratze nahiz kargugabetze objektiboek duten muga berberetan salbuetsita daude.
  • Borondatez erretiro aurreratua hartzeagatik beste kalte-ordain batzuk:
    • Kalte-ordain horiek zergaldi bakarrean ordaindu badira: %50eko integrazio-ehunekoa aplikatuko dituzte, 300.000 euroko muga kontuan izanik.
    • Kalte-ordainak hainbat ekitaldietan ordaintzen badira, zergadunek % 100ean integratu beharko dituzte Zergaren zerga-oinarrian.
  • Txanda-kontratuarengatiko erretiro partziala hartzen duten langileak: kalte-ordainaren sortzapen-aldia langile bakoitzari erretiro osoa hartzeko geratzen zaizkion urteen kopurua da; izan ere, normalean, enpresak epealdi horretan konpentsatzen dio jaso beharreko ordainketen jaitsiera. Ondorioz, % 60eko integrazio-ehunekoa aplikatu beharko da arrazoi horregatik ekitaldi bakarrean jaso behar diren kalte-ordainen gainean, etekin horiek bi urte baino denbora luzeagoan sortu badira (izan ere, antza denez nolanahi ere 5 urtean baino denbora laburragoan sortutako etekinak dira).
Loturak

Kontsulta osoa

Itzuli