saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Gure Gida

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida


Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900006643

Ohiko etxebizitza birgaitzea. Nola bete behar dira ziriborroa/laguntza-programako datuak?


  

Baliozko erantzuna indarrean dagoen arautegia egun honetatik aurrera aplikatuz: 2020/01/01

Zirriborroan sartzeko, "GEHITU KONTZEPTUA" botoian klik egingo dugu, eta, bilatzailean, "Inbertsioa etxebizitzan" idatziko dugu. Datuak emateko, "ERREGISTROA ERANTSI" botoiari emango diogu. Honako atal hauetan adieraziko dugu:

  • Gakoa: Birgaikuntza aukera hautatuko dugu
  • Zenbaki finkoa: etxebizitzaren identifikazio-zenbakia
  • Eskuratze-data: Eusko Jaurlaritzak emandako ziurtagiriaren data
  • Etxebizitzaren erosketa-balioa: Eusko Jaurlaritzaren ziurtagiriak adierazitako zenbatekoa gehi BEZaren % 10.
  • Zenbateko Metalikoa 20XX: mailegu bat eskatu bada, adierazi horrekin finantzatu ez den zenbatekoa (Kontuz. Ez dira komunitateko konturako derramak, baizik eta obra egiten denean dirutan ordaindutako zenbatekoak.)
  • Maileguaren identifikazio-zenbakia: maileguaren kontratuaren erreferentzia
  • Emate-data: maileguaren kontratuaren data
  • Maileguaren nominala: birgaitzera bideratutako maileguaren zenbatekoa.

Maileguaren amortizazioari eta maileguaren interesei buruzko datuak ere jasoko ditugu.

Informazio gehiago:

Birgaitze-obrak etxebizitzan

Baliozko erantzuna indarrean dagoen arautegia egun honetara arte aplikatuz: 2019/12/31

  • Eskuraketa-data: birgaitzeakedo eraikitzaileari konturako ordainketak eginez gero, birgaitzearen edo konturako ordainketaren data adierazi behar dira -hurrenez hurren-.
  • Eskuraketa-balioa: birgaitzearen zenbatekoa jarri behar da.
  • Adibidea: 2001. urtean eskuratutako etxebizitza bati 2016/09/1ean egindako birgaitzea. Birgaitzearen zenbatekoa: 2.000 €.

Programa6

Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli