saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Gure Gida

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida


Zuzendaritzaren Jarraibidea Identifikazio zenbakia: 900006628

Abenduaren 5eko 13/2013 Foru Araua, 57.2 k). artikulua. Mugaeguneratutako eta kobratu gabeko kredituen galerak.

Ordaindu gabeko kredituek, behin betiko kobraezinak izanez gero, behin betiko ondare-galera sortzen diote hartzekodunari (oinarri orokorra). Hori kobratzeko arrazoizko bide guztiak agortu ondoren ordainketa ezinezkoa denean gertatzen da.

Ondorio horietarako, abenduaren 5eko 13/2013 Foru Arauaren 57.2 k). artikuluak zehazten du mugaeguneratutako eta kobratu gabeko kredituen ondare-galerak inguruabar hauetan batean dagoen zergaldian egotzi ahalko direla:

  1. Urtebete bete bada kreditua exekutatzeko helburuarekin hasi den konkurtsoaz bestelako prozedura judizial bat hasi zenetik, baina kreditua oraindik ordaindu ez bada. 2016ko urtarrilaren 1 baino lehen hasitako prozedura judizialen kasuan, urtebete igaro behar da (abenduaren 5eko 13/2013 Foru Arauaren hogeita hamabigarren xedapen iragankorra).
  2. Eragingarria izatea (2003ko uztailaren 9ko 22/2003 Konkurtso Legeko 71 bis artikuluan eta laugarren xedapen gehigarrian aipatzen direnen moduko) birfinantzaketa-akordio judizialki homologagarri batean edo (lege bereko X. tituluan aipatzen den) ordainketarako judizioz kanpoko akordio batean ezarritako kita bat.
  3. Zorduna konkurtso-egoeran badago, eragingarri izatea 2003ko uztailaren 9ko 22/2003 Konkurtso Legeko 133. artikuluan ezarritakoaren arabera kredituaren zenbatekoaren besteko kita bat erabakitzen duen hitzarmena; kasu horretan, kitaren zenbatekoaren bestekoa izango da galera. Beste edozein kasutan, konkurtso-prozedura kreditua ordaindu gabe amaitzen bada, salbu eta konkurtsoa amaitzea erabakitzen bada, hain zuzen, 2003ko uztailaren 9ko 22/2003 Konkurtso Legeko 176.1 artikuluko 1., 4. eta 5. zenbakietan ezarritako arrazoiengatik.

Edozein kasutan, geroago kreditua kobratzen badu, ondare-irabazi bat egotzi behar du, kobratutako zenbatekoarengatik, zergaldi horren zerga-oinarri orokorrean.

Era berean, abal-emaile edo fidatzaile gisa ordaintzen badira zorrak, zergadunak ondare-galera bat izango du oinarri orokorrean, ordainketa hori bermea edo fidantza emandako zordunaren gainean jasanarazteko aukera guztiak agortzen direnean. Horretarako, aurreko 1) eta 3) zenbakietan ezarritako irizpideak aplikagarriak izango dira. Beraz, honelakoetan ondare-galera ez da gertatzen abal-emaileak edo fidatzaileak zorra ordaintzen duenean, baizik eta zordunaren kontrako kreditua kobraezintzat jotzen denean, hari ordainketa jasanarazteko aukera guztiak agortu ondoren.

Informazio gehiago

Lotutako orrialdeak

Beste kasuak

Itzuli