saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Gure Gida

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida


Zuzendaritzaren Jarraibidea Identifikazio zenbakia: 900006625

Ondare elementuen eskualdaketaren ondorioz izandako irabazien salbuespena, baldin eta 65 urtetik gorako zergadunek lortutako zenbatekoa erabiltzen badute euren alde aseguratutako biziarteko errenta bat osatzeko. Abenduaren 5eko 13/2013 Foru Araua, 42.f) artikulua.

Salbuespen hori bateragarria da abenduaren 5eko 13/2013 Foru Arauaren 42. artikuluko c) letran araututakoarekin, 65 urtetik gorako pertsonek ohiko etxebizitza kosturik gabe eskualdatzen duten kasuetan (kontuan eduki behar da foru arau berak 49. artikuluan arautzen duen salbuespena).

Abenduaren 5eko 13/2013 Foru Arauaren 42 f) artikuluan adierazitakoaren arabera, biziarteko errentak eratzeko erabil daitekeen 240.000 euroko gehieneko muga banaka aplikatzen da, baita baterako tributazioaren kasuetan ere; kreditu fiskal baten antzekoa da, zergadunak arrazoi horrengatik hurrengo zergaldietan lortzen dituen irabaziak salbuestea erabakitzen duen heinean kontsumitzen dena.

Loturak

Ogasun Zuzendaritza Nagusiaren jarraibideak

Informazio gehiago

Lotutako orrialdeak

Beste kasuak

Itzuli