saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Gure Gida

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida


Zuzendaritzaren Jarraibidea Identifikazio zenbakia: 900006623

Ordainketako eta kalteak ordaintzeko berandutze-interesak

Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren esparruan, interesak kapital higigarriko edo ondare-irabazien etekintzat hartzen dira, ordaintzeko edo kalteak ordaintzeko duten izaeraren arabera.

Ordainketako interesak kontraprestazioa dira, nola geroan itzuli beharreko kapital bat emateari dagokiona, hala hartzekodunak emandako edo alderdiek hitzartutako ordainketaren gerorapenari dagokiona. Hain zuzen horregatik kapital higigarriaren etekintzat hartzen dira.

Bestalde, kalteak ordaintzeko interesen helburua da hartzekodunari zordunak bere betebeharrak ez betetzeak eta atzerapenez betetzeak eragindako kalteak ordaintzea. Kalteak ordaintzeko interes horiek ezin dute sortu kapital higigarriko etekinik, hain zuzen ordaintzekoak direla, eta horrenbestez, PFEZFAren 40. artikuluan ezarritakoaren arabera ondare-irabaziak sortzen dituzte.

Loturak

Ogasun Zuzendaritza Nagusiaren jarraibideak

Informazio gehiago

Lotutako orrialdeak

Higigarrien kapitalaren etekinak

Itzuli