www.bizkaia.eus/guregida


Zuzendaritzaren Jarraibidea Identifikazio zenbakia: 900006614

Langileek enpresan partaidetza edukitzeagatik aplika daitekeen kenkaria: abenduaren 5eko 13/2013 Foru Araua, 89. artikulua.


  

Kenkaria izateko eskatzen den baldintzetako bat da langileek inbertitzen duten erakundea mikroenpresatzat, enpresa txikitzat edo enpresa ertaintzat hartzea, Sozietateen gaineko Zerga arautzen duen araudiak ezarritakoaren arabera.

Dagokion erakundea ez bada hartzen mikroenpresatzat, enpresa txikitzat edo enpresa ertaintzat, Sozietateen gaineko Zerga arautzen duen araudian ezarritakoaren arabera, enpresa handi batek ehuneko 25 baino gehiago partaidetza bat izateagatik, mikroenpresaren, enpresa txikiaren edo enpresa ertainaren ezaugarria izan arren, hain zuzen bere langileek partaidetza bat izatearen ondorioz, aurreko paragrafoan adierazitako baldintza betetzat hartuko da.

Itzuli