saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Gure Gida

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida


Zuzendaritzaren Jarraibidea Identifikazio zenbakia: 900006613

Artículo 9.12 de la Norma Foral 13/2013, de 5 de diciembre. Amatasunanaren eta aitatasunaren publiko prestazioak

2018ko urriaren 3an Auzitegi Gorenak epaia eman zuen 4483/2017 kasazio-errekurtsoari buruz. Haren arabera Gizarte Segurantzaren Lege Orokorraren testu bategineko II. tituluko VI. eta VII. kapituluetako amatasuneko eta aitatasuneko prestazio publikoak, Gizarte Segurantzak ordaintzen dituenak, salbuetsita daude Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren kargatik, abenduaren 5eko 13/2013 Foru Arauak 9.12 artikuluan arautzen duenarekin bat etorriz (are aurreko testuan ere, hau da, Bizkaiko Lurralde Historikoko 2019ko Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 27ko 8/2018 Foru Arauak egindako aldaketaren aurrekoan).

Salbuespen hau modu berean aplikatzen zaie honako hauei ere:

  • Gizarte Segurantzaren Langile Autonomoen Araubide Berezian ez dauden profesionalei haren alternatiba gisa ari diren gizarte-aurreikuspeneko mutualitateek onartzen dizkieten prestazioak, baldin eta puntu honetako lehen paragrafoan aipatzen diren kasuetan ematen badira. Salbuetsitako gehieneko zenbatekoa Gizarte Segurantzak dena delako kontzeptuagatik onartzen duen prestaziorik handienaren zenbatekoa da.
  • Borondatezko gizarte-aurreikuspeneko entitateek kooperatibetako bazkideei onartzen dizkieten prestazioak, baldin eta puntu honetako lehen paragrafoan aipatzen diren kasuetan ematen badira. Salbuetsitako gehieneko zenbatekoa Gizarte Segurantzak dena delako kontzeptuagatik onartzen duen prestaziorik handienaren zenbatekoa da.
  • Puntu honetako lehen paragrafoan aipatzen diren amatasuneko eta aitatasuneko prestazioak jasotzeko eskubidea ematen ez duten Gizarte Segurantzako araubideetan dauden enplegatu publikoek erditzeagatik, adopzioagatik edo zaintzagatik ematen diren baimenetan (Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren testu bategina, 49. artikulua, a), b) eta c) letrak) jasotzen dituzten prestazioak, Gizarte Segurantzaren Lege Orokorraren testu bategineko II. tituluko VI. eta VII. kapituluetako kasuetan, eta Gizarte Segurantzak kasu bakoitzean onartzen duen gehieneko prestazioaren mugarekin.

Gaur egun salbuespen hau abenduaren 5eko 13/2013 Foru Arauak arautzen du berariaz 9.12 artikuluan (Bizkaiko Lurralde Historikoko 2019ko Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 27ko 8/2018 Foru Arauak finkatzen duen testua, 2019ko urtarrilaren 1etik aurrera indarrean dagoena).

Loturak

Ogasun Zuzendaritza Nagusiaren jarraibideak

Informazio gehiago

Lotutako orrialdeak

Salbuetsitako errentak

Itzuli