saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Gure Gida

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida


Zuzendaritzaren Jarraibidea Identifikazio zenbakia: 900006608

13/2013 FA. 9.5 art. Iraupen mugatuko kontratuen amaieragatiko kalte-ordainak.

Abenduaren 5eko 13/2013 Foru Arauko 9.5 artikuluan araututako salbuespena aplikatu ahal izateko ez da nahikoa Langileen Estatutuak kalte-ordaina emateko agintzea; aitzitik, horrez gainera langilearen kaleratzea edo kargugabetzea izan behar da kalte-ordainaren arrazoia. Beraz, ez daude Zergatik salbuetsita beste arrazoi batzuengatik lortzen diren kalte-ordainak, esate baterako, hitzartutako denbora amaitzea.

Horrenbestez, iraupen mugatuko kontratua amaitzegatik ordaintzen diren kalte-ordainak, batez ere urriaren 23ko 2/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onetsitako Langileen Estatutuaren Legearen testu bategineko 49.1.c artikuluan arautzen dena, ez daude salbuetsita Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren kargatik, abenduaren 5eko 13/2013 Foru Arauko 9.5 artikuluan xedatutakoaren arabera. Nolanahi ere, hori gorabehera, behar den kasuetan bi edo bost urte baino luzeagoan sortutako etekin irregularren tratamendua (abenduaren 5eko 13/2013 Foru Araua, 19.2.a artikulua) aplikatu ahal izango zaie.

Hala eta guztiz ere, zergadunak bere aldeko ebazpen judizial bat badu, horren bidez, bere egoera langile finko baten egoerarekin bateragarria dela aitortuz, eta beraz, arrazoi objektiboengatiko kaleratze kasuetarako legez ezarritako kalte-ordaina jasotzeko eskubidea badu, abenduaren 5eko 13/2013 Foru Arauaren 9.5. artikuluan araututako salbuespena aplikatu ahalko du, arau horretan eta Zergaren Araudiko 7. artikuluan ezarritako baldintza eta mugen arabera. Artikulu horrek, aipatutako salbuespena izateko, langileak enpresa benetan utzi beharko duela adierazten du.

Loturak

Ogasun Zuzendaritza Nagusiaren jarraibideak

Informazio gehiago

Lotutako orrialdeak

Salbuetsitako errentak

Itzuli