saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Gure Gida

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida


Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900006495

Indarrean den araudiaren arabera, pertsona batek ekitaldiko 140 eredua aurkeztu behar du, baina ez du jarduerarik izan. Kontuan hartuta programan ez dagoela «jarduerarik gabe» adierazteko laukirik , aurkeztu behar du 140 eredua?

Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan bajan badago, zergapekoak ez du 140 eredua aurkeztu beharrik.

Arazoa sortzen da Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan baja eman ez eta jarduerarik egiten ez duenean, kontraesana dagoelako datuetan, eta Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergak diotsolako jarduera egiten duela, eta gainerako zergek ez duela egiten.

Horregatik, Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan alta emanda dagoen bitartean, bete beharko ditu gutxieneko datuak, jardueraren datuak, atxikitako ondasunak, edukiz gero, gastuak eta diru-sarrerak, edukiz gero. Eredua aurkeztu behar du, ez baitago jarduerarik ez daukala adierazteko kontrol-laukirik.

Informazio gehiago

Lotutako orrialdeak

"Jarduerarik gabe" eta 140 eredua

Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli