www.bizkaia.eus/guregida


Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900006461

BEZ-ean eta BILA plataforman erabiltzen diren epigrafeen arteko desadostasunak


  
1. Arazoaren deskribapena:

Jarduera nagusia epigrafe-kode eta deskribapen baten bidez zehazten da.

Epigrafe horiek ekonomia-jardueren gaineko zergari buruzko arautegian jasotzen dira (EJZ aurrerantzean). Zehazki hauek aipa ditzakegu:

  • 1/1991 Foru Dekretu Arauemailea, ekonomia-jardueren gaineko zergaren tarifak eta jarraibideak onartzen dituena.

    Lehen Atala (enpresa-jarduerak), Bigarrena (jarduera profesionalak) eta Hirugarrena (arte-jarduerak) jasotzen dira. Epigrafean 1, 2 edo 3 lehen digituarekin adierazten dira.

  • 1/1992 Foru Dekretu Arauemailea, martxoaren 10ekoa, nekazaritza-jarduera independentearen tarifei eta jarraibideei buruzkoa.

    0 dibisioa sortu zuen zenbait nekazaritza-jardueretarako.

Hala ere, zenbait zerga-betebeharretara egokitzeko aurrekoak ez ziren beste kode batzuk erabili behar izan ziren.

  • Horrela, BEZaren betebeharretarako alegiazko “epigrafe” batzuk sortu behar izan ziren, eta "BEZ kodeak" esango diegu, zenbait jarduera bereizteko, nekazaritza, abeltzaintza eta basogintza jarduerak nagusiki, aurretik aipatutako erregulazioan ez zirelako nahikoa bereizi.
  • Eta, oro har, aipatutako arautegian jaso ez ziren zenbait jarduera ere egon ziren. Horietarako zenbait kode zehaztu behar izan ziren informatikoki bereizteko. Lauko talde bat osatu genuen. Egia esan, ez dira EJZren epigrafeak; zenbait jarduera identifikatzeko kodeak dira, eta jarduera horiek ez dira nahitaez enpresa, lanbide edo arte-jarduerak.

Horrenbestez, zenbait kasutan desberdintasunak daude aurreko laguntza-programetan epigrafe gisa (zenbait kasutan epigrafeak izan ez arren) erabili diren BEZ kodeen eta egindako jarduerari legozkiokeen EJZ epigrafeen artean.

Hemen duzue BEZaren kode batzuen adibidea, BEZarako deskribapenarekin, eta dagokien EJZren epigrafea eta deskribapena:

BEZaren kodeak, BEZarako deskribapenarekin, eta dagokien EJZren epigrafea eta deskribapenen zerrenda
BEZ kodea BEZaren deskribapena EJZ epigrafe baliokidea EJZ jardueraren deskribapena
102410 ESNETARAKO AHUNTZ AZIENDAREN USTIAKETA INTENTSIBOA 102400 AHUNTZ AZIENDAREN USTIAKETA
102500 AHUNTZ AZIENDAREN USTIAKETA ESTENTSIBOA 102400 AHUNTZ AZIENDAREN USTIAKETA

Eta adibidean ikusten den bezala, epigrafe berak bi BEZ kode izan ditzake.

Bestalde, BEZaren zenbait kodek ez dute baliokidetasunik EJZren epigrafe batekin, ez daudelako, hala ere, lehen aipatutako 4- taldearen kode baten baliokideak izan daitezke.

Hemen duzue BEZaren kode batzuen adibidea, BEZarako deskribapenarekin, eta “4. taldearen” kodea eta dagokion deskribapen orokorra:

BEZaren kodeak, BEZarako deskribapenarekin, eta 4. taldearen kodea eta dagokion deskribapen orokorren zerrenda
BEZ kodea BEZaren deskribapena “4. taldeko” kodea “4. taldeko” deskribapena
000000   490000 EJZ-RI ZERGAPETU GABEKO BESTE JARDUERA BATZUK
006910 APARTZERIA LAGATZAILEAREN APROB. NEKAZARITZA PRODUKTUAK LORTZ. 457000 NEKAZARITZA JARD. LAGTZAILEAREN APROBETXAMENDUA (APARTZERIA)
006920 APARTZERIAKO LAGATZAILEAREN APROBETXAMENDUA BAZKA LORTZEAGATIK 457000 NEKAZARITZA JARD. LAGTZAILEAREN APROBETXAMENDUA (APARTZERIA)

Hala ere, kasu gehienetan EJZ epigrafeak eta BEZaren kodeak bat datoz, arazorik sortu gabe.

2. Aurreko BEZ programatik datuak inportatzea

BILA plataformatik aurreko BEZ programaren datuak inporta ditzakegu. ‘Berreskuratu aurreko ekitaldietako programen datuak’ aukera daukagu ‘Utilitateak’ barruan, hasierako pantailan: “home”.

BILA: Aitorpenen kudeaketa

Aukera horren bidez aitortzailearen datuak berreskura daitezke, BEZaren aurreko programan (2015-2016) aitortutako jarduera nagusia barne.

Hasiera batean ia kasu guztietan jarduera zuzen inportatuko da, baita aurretik aipatutako kasuetan ere. Dagokion “bihurketa” egingo da BEZaren kodearen eta EJZren epigrafearen artean, aitortzailearen pantailaren jardueren fitxan jasotakoa.

Esaterako, BEZaren laguntza-programan jarduera nagusi gisa 006910 APARTZERIA LATZAILEAREN APROB. NEKAZARITZA PRODUKTUAK LORTZ. aitortu duen aitortzaile baten kasuan, plataformara inportatzean, automatikoki hau bihurtuko digu: 457000 LAGATZAILEAREN APROB. NEKAZARITZA JARD. (APARTZERIA):

BILA: Aitortzaileen zerrenda

Jasotako epigrafea ez badator bat esperotakoarekin, dokumentu honen hurrengo kapituluetan azaldutako kasuren bat den kontsulta dezakezu.

3. EJZ epigrafearekin edo 4. taldearekin bat ez datozen BEZ kodeak

Aitortzailearen atalean jarduera aukeratzeko orduan, BEZ kodea epigrafearekin edo 4. taldeko kodearekin bat ez datorren kasuak jasoko ditugu taula batean.

Esan dugunez, kasu guztietan edo ia guztietan ez da arazorik sortuko aurreko BEZaren laguntza-programatik inportatzen denean. Baina desberdintasun horiek kontuan hartu behar ditugu jarduera eskuz barne hartu behar badugu.

BEZaren kodeak, BEZarako deskribapenarekin, eta dagokien EJZren epigrafea edo 4. taldearen kodea eta dagokion EJZren deskribapena edo deskribapen orokorren zerrenda
¡! BEZ KODEA BEZ-AREN DESKRIBAPENA EJZ EPIG. EDO 4. TALDEA EJZ EDO 4. TALDEAREN DESKRIBAPENA
  000000 (Deskribapen aldakorra: Idatzi deskribapena) 490000 EJZ-RI ZERGAPETU GABEKO BESTE JARDUERA BATZUK
  006910 APARTZERIA LAGAZAILEAREN APROB. NEKAZARITZA PRODUKTUAK LORTZ. 457000 NEKAZARITZA JARD. LAGTZAILEAREN APROBETXAMENDUA (APARTZERIA)
  006920 APARTZERIAKO LAGATZAILEAREN APROBETXAMENDUA BAZKA LORTZEAGATIK 457000 NEKAZARITZA JARD. LAGTZAILEAREN APROBETXAMENDUA (APARTZERIA)
  006930 APARTZERIAKO LAGATZAILEAREN APROBETXAMENDUA EHUN ETA TABAKOA LORTZ. 457000 NEKAZARITZA JARD. LAGTZAILEAREN APROBETXAMENDUA (APARTZERIA)
  006940 BASOGINTZAKO JARDUEREN APARTZERIAKO LAGATZAILEAREN APROBETXAMENDUA 458000 BASOGINTZA JARD. LAGTZAILEAREN APROBETXAMENDUA (APARTZERIA)
  101400 BEHI AZIENDAREN HAZK. INTENTSIBOA 101000 BEHI AZIENDAREN USTIAKETA
  102210 ESNETARAKO BEHI AZIENDAREN INTENTSIBOA 102000 ARDI ETA AHUNTZ AZIENDAREN USTIAKETA
  102410 ESNETARAKO AHUNTZ AZIENDAREN USTIAKETA INTENTSIBOA 102400 AHUNTZ AZIENDAREN USTIAKETA
  102500 AHUNTZ AZIENDAREN USTIAKETA ESTENTSIBOA 102400 AHUNTZ AZIENDAREN USTIAKETA
  102600 HARAGITARAKO AHUNTZ AZ. INTENTSIBOA 102400 AHUNTZ AZIENDAREN USTIAKETA
  104300 HAZK-ZAINTZA-GIZ. (HEGAZTIAK) 106900 BESTE NEKAZARITZA USTIAKETA BATZUK
  106800 HAZK-ZAINTZA-GIZ. (EZ HEGAZT.) 106900 BESTE NEKAZARITZA USTIAKETA BATZUK
(*) 141430 GAZTA ETA GURINA FABRIKATZEA 1414301 GAZTA ETA GURINA FABRIKATZEA
(*) 141430 GAZTA ETA GURINA FABRIKATZEA 1414302 GAZTA ETA GURINA FABRIKATZEA (NEKAZARITZAKOAK BAKARRIK)
(*) 142510 ARDOAK EGITEA ETA ONTZEA 1425100 ARDOAK EGITEA ETA ONTZEA
(*) 142510 ARDOAK EGITEA ETA ONTZEA 1425101 ARDOAK EGITEA ETA ONTZEA (NEKAZARITZAKOAK BAKARRIK)
(*) 142530 BESTE ARDO BEREZI BATZUK EGITEA 1425300 BESTE ARDO BEREZI BATZUK EGITEA
(*) 142530 BESTE ARDO BEREZI BATZUK EGITEA 1425301 BESTE ARDO BEREZI BATZUK EGITEA (NEKAZARITZAKOAK BAKARRIK)
(*) 142600 SAGARDOTEGIAK 1426001 SAGARDOTEGIAK
(*) 142600 SAGARDOTEGIAK 1426002 SAGARDOTEGIAK (NEKAZARITZAKOAK BAKARRIK)
  183312 LURSAILEN SUSTAPENA - SALDUTAKO M2-EN ARABERAKO KUOTA 183311 LURSAILEN SUSTAPENA – KUOTA FINKOA
  183322 ERAIKINEN SUSTAPENA - SALDUTAKO M2-EN ARABERAKO KUOTA 183311 LURSAILEN SUSTAPENA – KUOTA FINKOA
(*) 184950 GUTUNEN ENKARGU, BANAKETA ETA MANIPULATZE ZERBITZUAK 1849501 GUTUNEN ENKARGU, BANAKETA ETA MANIPULATZE ZERBITZUAK
(*) 184950 GUTUNEN ENKARGU, BANAKETA ETA MANIPULATZE ZERBITZUAK 1849502 MEZUAK ETA ENKARGUAK GARRAIATZEA NORBERAREN BALIABIDEEKIN
  185900 BESTE ONDASUN HIGIGARRI BATZUK ALOKATZEA BLSG (LANGILE FINKORIK GABE) 1859001 BESTE ONDASUN HIGIGARRI BATZUK ALOKATZEA BLSG (LANGILE FINKORIK GABE)
  245000 GEODESIA ETA KARTOGRAFIAKO INGENIARIAK 245100 GEODESIA ETA KARTOGRAFIAKO INGENIARIA

(*): Kasu hauetan BEZ kodea epigrafe bat baino gehiagorekin lotzen da, beraz, ez da inportazio zuzena egingo; okerreko jarduera bat gisa geratuko da.

4. BEZ kodeak erregimen erraztuan eta EJZ epigrafeak

Aurretik Arazoaren deskribapena kapituluan aipatutakoaz gain, desberdintasun bat egon da beti erregimen erraztuko BEZaren aitorpenetan (391 eta 310 ereduak) adierazteko orduan, moduluak kalkulatzeko, EJZren epigrafeak adierazten diren modu orokorraren aldean.

Izan ere, BEZaren aitorpen erraztuetan lehen digitua ez da jartzen (Atala); epigrafea adieraztean, berriz, jartzen da.

Foru Aginduetan modulu aplikagarriak jaso diren moduan islatu da, ez zelako Atala jartzen, esan beharrik ez dagoela uste delako. Programetan identifikazio bera eman nahi izan da, kalkuluak errazteko.

Esaterako, 391 ereduaren aitorpen baten irudia BILA plataforman:

BILA: Aitorpenen zerrenda

Kasu honetan, benetako epigrafea 167320 da, hala ere, moduluak betetzean lehen digitua (1, Lehen atala) ez dugu jartzen eta 67320 bakarrik jartzen dugu. Hala ere, taula horretan bi moduak jasotzen dira, “BEZ kodea” eta EJZ epigrafea (edo laugarren taldeko kodea, hala badagokio). Moduluak betetzean kontuan hartu behar da.

Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli