saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Gure Gida

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida


Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900006451

2.1.0 bertsioa 140 ereduaren laguntza programako aukera berria

2016ko abenduan140 ereduaren laguntzako programa eguneratu ahalko da.

140 eredua betetzeko programa 2.1.0 bertsiora eguneratuz gero, PFEZ: INFORMAZIOA botoiak aukera berria edukiko du lehengo kontsulta orokorraz gainera: “Kontsulta jarduera ekonomikoaren arabera”; horren bidez aztertu nahi den jarduera hautatu eta programak erregistro-liburuan jarduera horretaz bildutako informazioaren laburpena bistaratuko du, PFEZen 2016ko aitorpenerako eskatuko diren kontzeptuen arabera antolatuta.

Datuak honela agertzen dira laburpenean, zuzen daudenez egiaztatu ahal izateko:

100 EREDUA, LAUKIAK KPOko kontuak
Salmentak eta sarrerak 700, 705
Salmentak eta sarrerak, gainerakoak (ondare-irabaziak eta ondare-galerak izan ezik)

701, 702, 703, 704

730, 731, 732, 733

740, 746

760, 761, 762, 766, 768, 769

752, 753, 754, 755 y 759

773, 775, 778

790, 791, 792, 793, 794, 795, 796, 797, 799

Deskontuak azkar ordaintzeagatik, itzulketak eta salmenten gaineko rappelak 706, 708, 709
Izakinen aldakuntza (*)
Erosketak 600, 601
Erosketak, gainerakoak 602, 607
Deskontuak azkar ordaintzeagatik, itzulketak eta erosketen gaineko rappelak 606, 608, 609
Izakinen aldakuntza (**)
Errentamenduak 621
Kanpoko beste zerbitzu batzuk 620, 622, 623, 624, 625, 626, 627, 628, 629
Zergak 630, 631, 633, 636, 638
Langileen gastuak 640, 641, 642, 643, 644, 649
Kudeaketako beste gastu batzuk 650, 659
Finantza-gastuak 660, 661, 662, 665, 666, 667, 668, 669
Aktibo ez-korronteen galerak eta aparteko gastuak 673, 675, 678
Amortizazioak 680, 681, 682
Narriaduraren ondoriozko galerak 690, 691, 692, 693, 694, 695, 696, 697, 698, 699
Zeharkako zergapetzea: doikuntza positiboa 639
Zeharkako zergapetzea: doikuntza negatiboa 634
Ondare-irabazia (jarduerari lotutako ondasunak) 770, 771, 772
Ondare-galera (jarduerari lotutako ondasunak) 670, 671, 672

Izakinen aldaketa =Y= (712, 710, 711 y 713) – (610, 611, 612)

  • (*) Y>0 kasuan, izango da sarreraren izakinen aldaketa eta gastukoak zurian izango dira.
  • (**) Y<0 kasuan alderantziz.

Programak hautatutako epigrafeari dagokion informazioa bistaratuko du KPOko kontuen arabera multzokatuta, konputatu beharreko gastuaren / sarreraren zenbatekoa gehituta.

Orain dagoen aukerak erregistro eurak ezabatuko dira:

  • Gastuak arloan, erregistroan “G” gakoa duten eragiketak, faktura erraztuak direnak, hartzailea “B” motakoa dela.
  • Sarrerak arloan, erregistroan “G” gakoa duten eragiketak.

Erregistroko zuzenketak eta erregistroan “E” gakoa duten eragiketak (faktura zuzentzaileak) ohi bezala egingo dira; erabiltzaileak zeinu egokia ipini beharko dio eragiketa bakoitzari.

Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli